
Big Bang 2.0ko ikas-unitatearen itxura
El objetivo de esta entrada es presentar el material didáctico Big bang 2.0, realizado dentro del proyecto Eskola 2.0 de la CAPV. Se trata de 17 unidades didácticas interactivas, trilingúes, para el área de conocimiento del medio de 5º de educación primaria. Este material, que contiene simulaciones y aplicaciones interactivas, promueve también el uso de herramientas 2.0 libres y el trabajo cooperativo en grupos de alumnos/as en sus propuestas de tarea (sección “participa”). Existen en cada unidad rúbricas para evaluar ese trabajo en equipo. Las actividades que se realizan en la propia aplicación pueden ser guardadas en formato pdf para facilitar al profesorado la corrección y/o evaluación de las mismas. Otras secciones de las unidades didácticas son “infórmate”, “explora” y “¿Qué hemos aprendido?”.
Eskola 2.0 proiektuaren barruan beharrezko zen material digital ugari sortzearen premiari erantzuteko deialdi bi egin dira. Lehenengo urtekoan, 5.mailarako arloei oinarrizko erantzuna emateko. Hurrengoan, 6.maila eta DBHko 1goari ekin zieten.
Aurreko sarreran aipatu nuen bezala, enkargua egin zen deialdi irekiaren bidez. Bilatzen zen materialak bi oinarrizko helburu bete behar zituen, besteak beste:
- Kalitatezko materiala izatea (ahal zen heinean, berria zen plantemenduaren barruan), doan diren aplikazioak erabiltzen zituena, eta aukera anitzak eskaitzen zituena ikasgelako lanetan. Honetaz gain, Creative Commons litzentzia bete behar zituzten sorturiko materialak.
- Konpetentzien ikuspuntua izatea (“testu liburuak pantaila batean” eredutik ihes eginez.) Hau da, ikastetxeek zuten erronkari erantzuteko lagungarriak izateko, antzinako ereduak errepikatzen ez zituena (holako materialak, eduki kontzeptualak lantzekoak milaka aurki genitzake sarean). Zer esanik ez, Euskal Kurrikuluma ardatza izan behar zuen garapenean.
Ekimen honetan izan dudan esperientziari buruzko gogoeta egin ondoren, multimedia mundutik zetozen proiektuak ikuspegi honetara gehiago hurbiltzen zirela ohartu nintzen. Eta gaur dakarrena, multimedia mundutik datorren enpresak eginiko materiala hain zuzen, nire ustez, bi baldintzak bete ditu soberan, aitzindariak diren proiektuek izan ditzaketen akatsak ahaztu gabe.
Big bang proiektua 5. mailarako Inguru arloan erabiltzeko materiala da. Halere, proposatzen diren unitateetako produktuak ,askotan, testu- ekoizpena izanten dira (herbario digitala, posterra, txostenak, ipuin grafikoa, errezeta-liburua…). Hemen duzuen liburuxkan, beraiek hala definitzen dute eginiko lana:
“Están diseñadas para trabajar el desarrollo de las personas resaltando el trabajo en equipo, la iniciativa, la autonomía, las capacidades lingüísticas y sociales del alumnado, entre otros aspectos educativos”
Hamazazpi sekuentzia didaktikoak osotzen ditu proiektuak, euskara, gaztelera eta ingelera aukeran izanik interface barruan (hau da, behin sartuz gero, goiko aldean agertuko dira hizkuntza aukeratzeko botoiak). Ikas sekuentzia bakoitzean lau atal finko definitzen dira:

Informa zaitez ———— Aztertu ————- Parte har ezazu ————- Zer ikasi dut
Read the rest of this entry »
Iruzkin berriak