Barakaldoko Berritzeguneko zuzendaria den Loli Talaván-ek hasiera eman dio Jardunaldiari, hain berezia den edizio honetan, 25.urteurrena ospatzen dugu eta.
Irekiera ofizialean, alkatea den Tontxu Rodriguez jaunak Ikasten ikastearen garrantziaz ohartazi digu. Bestalde, Udalak eta Berritzeguneak izan duten harreman eta kolaborazio estua azpimarratu egin du.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria den Candi Hernandez-ek nabarmendu du 25 urte hauen egindako lana, berriztapen alde izandako proposamenak, ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan laguntzen. Ikastetxeek, Berritzeguneak eta Udalak bat egin dute Hezkuntzaren alde.
Gaiari buruz, oso gaia aproposa delakoan dago. Eta aipatu egin du ikastetxeek duten erronkaren erdigunean dugula Ikasten ikastearen gaitasuna. Ikaste ikasteko konpetentzia funtsezkoa eta ezinbestekoa da gainontzekoak garatu ahal izateko, zuzendariaren hitzetan.
Hirueleanitza den hezkuntza proposamenaz, gaitasun digitalaz eta aniztasunari erantzuna eman nahi dion dokumentuaz berba egin du. Sareen garrantziaz hitz egin du. Ikastetxeen sareak, hain zuen ere.
Jardunaldien koordinatzailea den Eduren hitzetan Zilarrezko Ezteiak ez dira nolanahikoak. Ospatzeko bideoa jarri dute. Bertsoak, Berritzeguneko aholkularia izan den Pilarek sortu ditu.
Aula virtual
Berritzeguneak
Bgune04
Jardunaldiak