ASMAKILO lankidetza proiektua 6-8 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ON-line jarduera didaktikoa da, Eskola 2.0 markoan. Igarkizunak testu multimediaren bitartez eta ON-line lantzen dira, ikasleen pentsamendu sortzailea eta euren arteko elkarrekintza sustatzea du xede. 2010-2011 ikasturtean 24 ikastetxeetako LHko 1. eta 2. mailako ikasleak ari dira parte hartzen proiektu honetan, eta dagoeneko 100dik gora IGARKIZUN argitaratu dituzte ikasleek.
El proyecto colaborativo ASMAKILO es un propuesta didáctica de Eskola 2.0 para trabajar las Adivinanzas mediante texto multimedia y de manera ON-line. Está dirigido al alumnado de 6-8 años como actividad lúdica que pretende estimular el pensamiento creativo y el diálogo interactivo. Este curso 2010-2011, participa el alumnado de 24 centros de 1º y 2º de Primaria que han publicado más de 100 ADIVINANZAS.
- Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak zabaltzea.
- Igarkizunak sortzea.
- Hizkuntzaren alderdi ludikoa sustatzea.
- Herrietako aho korapiloak, jolasak, kantak eta bitxikeriak ezagutaraztea.
- Lankidetza bultzatzea.
- IKTak modu esanguratsuan erabiltzea.
Hau guztia gune birtual batean ematen da, Asmakiloren BLOGean http://asmakilo.blogspot.com/
Asmakilo pertsonaia girotzen joaten da ikasturte hasieran igarkizunak bidaliaz, eta ikasleek berehala jarraitzen diote igarkizunak sortzen eta beste ikastetxeetako asmakilokideei luzatzen.
Honela, ikastetxeetako asmakilokide guztiak blogaren iruzkinen bitartez erantzuten eta asmatzen saiatzen dira, guztien artean elkarrekintza jatorra zabalduz. Erantzunak ez dira beti jakinak, bat baino gehiago izan daitezke. Tarteka ikasleek bestei eskaintzen dizkiete bestelako produkzio multimedia euren parte hartzea saritzearren.
2010-2011 ikasturtean 24 ikastetxeetako LHko 1. eta 2. mailako ikasleak ari dira parte hartzen proiektu honetan, eta dagoeneko 100dik gora IGARKIZUN argitaratu dituzte ikasleek.
Zergatik Igarkizunak ?
Igarkizunak betidanik ekin diolako sormenari eta alderdi ludikoari: alderaketak, deskripzioak, kontaketak, antzekotasunak, zentzu bikoitza …. eta horiek asmatzeak zera eskatzen du: ideiak lotzea, metaforak aztertzea eta antzekotasunak bilatzea. Beraz, ikasleekin igarkizunak jorratzeak pentsamendu sortzailea lantzea ahalbidetzen du.
Igarkizunek ikasleen arteko jolas dialogikoa zabaltzen duelako: igarkizuna planteatzen duenak badaki erantzuna, eta jasotzaileari irudimena eta interpretazio ariketa eskatzen dio, euren artean jolas kognitiboa zabalduz.
Pentsamendu sortzaileaz uste izan da orain dela gutxi arte, eskuineko hemisferioan garatu ohi dela, eta ezkerreko hemisferioan pentsamendu logikoa garatzen dela. Egun, demostratuta dago pentsamendu sortzailea garatzeko, gure garunaren bi hemisferioak erabili behar ditugula: eskuineko aldeak irudikatu eta loturak bilatzeko, eta ezkerreko aldea berriz, aztertu eta ebaluatu ahal izateko (Parra). Beraz, igarkizunak asmatzen jarduteak pentsamendu sortzailea trebatzeko aukera ematen digu. Izan ere, ideiak zein kontzeptuak lotzeak pentsamendu sortzailea areagotzen du, metaforak zein antzekotasunak bilatzeak bezala. Metaforak eta horrelako figura erretorikoak gure kontzeptu sistemaren egituratzaileak baitira, ideien aldamioak eraikitzen baitituzte (Wujec). Horrez gain, guztiz motibagarria gertatzen zaien jarduera ludikoa izaten da, igarkizunak erritual jakin bati jarraitu ohi diolako Ikusi-makusi … Zer ikusi? bezalako formularekin.
Alabaina, betiko igarkizunekin (aro digitalaren aurreko testu-mota) lan egiteak, erresistentziak eragin ditzake, ikasleak gehienak jatorrizko digitalak direlako. Eta hor non eragin nahi duen Asmakilok, igarkizunei trataera multimedia zein birtuala erantsiz, elkarrekintza dialogikoa ikastetxe askotariko ikasleei zabalduz eta denoi aberasteko aukera aparta eskainiz.
Azkenik, Gianni Rodari (Gramática de la fantasía 1979) maisu handiaren ekarpena ekarri nahi dut harira, berak “sasi igarkizuna” izeneko jokoa asmatu baitzuen, hau da: igarkizuna formulatzerakoan hitz arrotza sartzen zuen tartean, haurrek logika-saiakerari ekitearren, zalantzarik gabe irudimena zein logika jorratzeko ariketa ezin hobea. Berak zioen bezala : “bizitzan sarritan, erantzun zuzena aurkituko badugu, sasi irtenbidetatik ihes egiten jakin beharko dugu” ikasleak horretan trebatzen lagunduko bagenu, horrek bakarrik, justifikatuko luke proiektu osoa.
Argibide gehiago lankidetza20@gmail.com






