eGela

Berritzegune Nagusia

Flipped Classroom: galdera txertatuak dituzten bideotutorialak

Las posibilidades de los videotutoriales usados en Flipped Classroom se enriquecen insertado cuestiones que el espectador deberá responder para continuar. Los cuestionarios nos pueden ayudar a recoger las respuestas e incluso a enviar las correcciones. (Leer todo)

Flipped Classroom, izen berriaz, edo Bideotutorialak, ohiko izenaz, ezagututako ikaskuntza aukerak sareratzen jarraitzen dute, matematika arloko saioak iraultzen hasteko ditugun aukerak areagotuz. Youtubeko kanal honetan, esaterako,  1.DBHrako aukerak argitaratzen ari dira:Berreketen aplikazioakBerreketakEragiketa konbinatuakZenbakiak biribiltzenProbabilitatea

Azkeneko bideoan, egileak probabilitatearen kontzeptu eta adibide asko agertzen dizkigu: probabilitatearen definizioa; zorizkoa gertaera; probabilitatea zerbait gertatzeko konfidantza maila; ezinezko gertaera zein gertaera segurua, esperimentu erregularrak, gertaera ekiprobableak; esperimentu irregularrak, gertaera ez ekiprobablea, Laplaceren erregela,zenbaki handien erregela, simulazioak eta geogebraren aukerak…

Gure inguruko kideek screencast-o-matic-ekin eta Smart Notebook-en aplikazioak erabili ohi dituzte bideotutorialak grabatzeko eta tabletek eskaintzen dituzten erreztasunekin konbinatzen hasi dira, horrekin batera, simulazioak elegante txertatzen dituztelarik bere bideotutorialetan, grabazioak aberaztuz. Aukera berri horiek segi ditzkezu honako Youtube kanalera suskribituz eta bere azkeneko produzkioen berri zuzena jasoz.

Badago ordea bideotutorial arruntak janzteko eta aberasteko aukera berri bat, interaktibitatea indartze aldera: bideotutoriala ikusten ari den bitartean ikusleak galdera batzuk erantzun behar izango ditu. Ikusleak horrela ikusten ari dena jarraitu eta bereganatu beharko du planteatzen zaizkion galderei erantzun eta aurrera egin ahal izateko. Erabiliko dugun tresna Educaplay aplikazioaren Videoquizzes izango da eta horrela lortuko dugu test bat txertatzea ikusten ari garen bideoan. Gainera badaude modu desberdinak erantzun horien erregistroa eramateko, ikasle bakoitzaren erantzunak jasotzeko alegia. Aukera bat Google Driveko txantiloi bat erabiliz gordetzea izango litzateke. Zenbait aukera osagarri erabiliz erantzun horien korrekzioak bidaltzeko aukera ere izango dugu.

EDUCAPLAY:RUFFINI .POLINOMIOEN

_________
Eskerrik asko: Eider Antxustegi-Etxarte (Saninazio Institutua); Piedad Aurrekoetxea (Arrigorriagako Institutua) eta Jesus Mª Rey (Lekeitioko Institutua) zuen lanengatik.