Hizkuntzen Trataera Bateratuak (HTB) zera bultzatzen du: ikastetxeko hizkuntza kurrikular guztiek printzipio eta ikuspegi metodologiko berberak erabiltzeaz gain, landu beharreko edukietako batzuk elkarrekin partekatu eta banatzea. Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindaria izan da honelako planteamendu bateratzailea ezartzen bai curriculumetan bai berrikuntza eta prestakuntza proiektuetan eta IKTak ezinbesteko lanabesak dira planteamendu didaktiko eta metodologiko hori ikasgelara eramateko …





