Fernando Posadaren bideoak / Vídeos de Fernando Posada

Lehenengoa:

Bigarrena:

Hirugarrena:

Publicado en Orokorra | Comentarios desactivados

Competencia lingüística, digital y artística

Competencia lingüística, digital y artística,  Romo LHIko, Marta Domínguezek aurkeztutako esperientzia.

Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

Gelako blogak

Gelako blogak, Gandasegi LHko Itxaropena Zaballak aurkeztutako esperientzia.

Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

Gela 2.0 / La clase 2.0

La clase 2.0,  Kueto LHko  Luján Mejías eta Pablo Morenok aurkeztutako esperientzia.
Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

Scratch Eguna

Scracht Eguna, Lauro Ikastolako Borja del Río Ruedak aurkeztutako esperientzia.

Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

IKTen integrazioa Zientziak ikasteko eta irakasteko

Experiencia de Secundaria presentada por Rafa Muñoa de Lizardi BHI.

Para integrar las TIC en las aulas se parte de los procesos de aprendizaje. En el proceso de aprendizaje se producen procesos como almacenar información, recuperar lo aprendido… A partir de la información que se almacena en la memoria de trabajo se aprende. Esta memoria sólo retiene muy pocas piezas de información por lo que es necesario no acumular información no relevante para no saturar dicha memoria.

A partir de estas premisas se crean actividades para los diferentes subprocesos implicados en el aprendizaje. Por ejemplo, se prepara una animación flash para recuperar los preconceptos. Esta animación se trabaja en la PDI.

Se realizan otro tipo de actividades para reconducir los preconceptos que no son totalmente adecuados o correctos.  Asimismo, se pueden diseñar  actividades para lograr la implicación de los alumnos y que conozcan el recorrido de trabajo propuesto, utilizando, por ejemplo, mapas conceptuales.

Otra propuesta puede ser la utilización de simulaciones para introducir contenidos nuevos que llevan a preguntas que permiten la consolidación de los conceptos.

Para profundizar en los conocimientos se utiliza un blog con cuestiones y preguntas para verbalizar sus aprendizajes. Los alumnos discuten entre ellos hasta llegar a construir un conocimiento correcto que se verbaliza de manera precisa, sin ambigüedades.

También se proponen actividades para trabajar la metacognición  siguiendo el método científico a partir de una pregunta que deben responder e incluso de una pregunta o hipótesis que ellos mismos pueden plantear.

Zarauzko Lizardi BHIko Rafa Muñoak aurkeztutako esperientzia.

IKTak ikasgelan txertatzeko  ikasteko prozesuak dira abiapuntu. Ikaste prozesuan hainbat azpi-prozesu agertzen dira: informazioa biltzea, ikasitakoa berrikustea … Nola ikasten da? Lan-oroimenean biltzen den informaziotik abiatuta. Baina oroimen horrek informazioaren atal gutxi batzuk baino ezin ditu gorde eta epe laburrekoa da. Informazio garrantzitsua baino ez du gorde behar, erabat bete ez dadin.

Horrenbestez, ikaskuntzari lotutako azpi-prozesuak lantzeko jarduerak proposatzen dira. Adibidez, aurre ezagutzak berreskuratzeko flash animazioa Arbel Digital Interaktiboan lantzeko. Aurre ezagutza desegokiak edo okerrak zuzentzeko edo bideratzeko, berriz, beste mota bateko jarduerak proposatzen dira. Ikasleen inplikazioa lortu eta proposatu zaien egitekoa hobeto ezagutzeko kontzeptu mapak balia daitezke.

Simulazioak ere erabat erabilgarriak dira eduki berriak azaldu eta horietatik abiatuta galderak sorrarazteko, kontzeptuak sendotze aldera.

Edukietan eta ezagutzetan sakontzeko ikasleek  ikasi dutena  azaleratzeko eta azaltzeko bloga erabiltzen da. Bertan galderak eta erantzunak planteatzen dira. Ikasleek elkarrekin eztabaidatzen dute harik eta ezagutza elkarrekin eraiki arte, eta hori guztia zehatz azaldu behar dute.

Metakognizioa lantzeko jarduerak ere proposatzen dira. Abiapuntua galdera bat da, erantzun behar duten galdera metodo zientifikoa baliatuz edota beraiek egin ditzaketen galderak edo plantea ditzaketen hipotesiak.

Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

Callejeros Literarios (Bilbao)

Experiencia presentada por Carlos Díez, de IES Bertendona (Tres Tizas)

Se presenta un proyecto de trabajo colaborativo lanzado a la red  por cuatro blogs de Lengua Castellana. La experiencia se llevó a cabo con alumnos de 3º y 2º de ESO.  El contexto de la experiencia está caracterizado por un alumnado muy diverso con gran presencia de  emigración. La dotación digital del aula  es poca y no muy actualizada.

Las diferentes tareas previstas se tuvieron que revisar y adaptar al nivel de conocimiento del alumnado. La primera tarea fue buscar los nombres de escritores a partir de las calles de Bilbao y discriminar aquellos con los que se iba a trabajar.

Una vez seleccionados los autores, se comenzó a trabajar con los escritores que se reparten entre los alumnos. Se busca información sobre la vida y obra de cada autor,  se selecciona un texto de la obra del autor… Para este trabajo se utilizan como mínimo dos fuentes de información diferentes que se contrastan.

Se crean diferentes productos digitales como línea del tiempo, libro digital, Google Maps. Se creó un itinerario literario para salir fuera del Instituto y se realizó un paseo literario.

“Callejeros literarios” izeneko proposamena Tres Tizas blogeko Carlos Diezek  aurkeztutako esperientzia da.

Proposamen horretan, gaztelaniazko lau blogek sareratu duten proiektu bat aurkezten da. Bertendona BHIn, esaterako,  3. eta 2. mailako ikasleek parte hartu dute.  Institutu honetako ikasleria oso anitza da eta etorkinen kopurua nahiko altua. Horretaz gain, geletan erabil daitekeen  euskarri digitala oso eskasa da eta zaharkitua dago.

Horrexegatik, hasieran proposatutako jarduerak moldatu egin ziren ikasleen mailaren arabera. Lehenengo jarduera, Bilboko kaleetan zehar idazleen izenak bilatzea izan zen eta batzuk aukeratu zituzten.

Izenak aukeratuta, idazleekin lan egiten hasi ziren.  Bizitza eta obrari buruzko informazioa bildu eta testuak aukeratu zituzten… Lan hori gauzatzeko, gutxienez, bi informazio iturri erabili behar izan zituzten, elkarrekin alderatzeko.

Emaitza gisa, produktu digital askotarikoak sortu dituzte: denbora-lerroak, liburu digitalak, mapak…. Ondoren, ibilbide literarioa sortu da Institututik kanpo ateratzeko eta “paseo literarioa”  burutu da.



Publicado en Komunikazioak | 1 comentario

Taller de cocina

Experiencia presentada por el Colegio Calasancio-Escolapios de Bilbao.

Este centro educativo cuenta con un gran número de alumnos y entre ellos hay un porcentaje de alumnos y alumnas con necesidades educativas especiales. La experiencia surge de la inquietud por buscar nuevos caminos para este tipo de alumnos y centrarse en actividades y aprendizajes procedimentales que no se llevaban a cabo con el sistema habitual de fichas.

Como objetivos de trabajo se seleccionaron determinadas habilidades manipulativas relacionadas con la cocina, contenidos matemáticos, procedimientos de lecto-escritura, habilidades sociales como ir a la compra…

Como primer paso de trabajo se sale a la calle, se hace la compra y en esta salida se trabajan gran cantidad de contenidos. Tras ello se aborda la escritura de la recta, se cocina y se recoge dejando la cocina limpia.

De los fogones y del aula de cocina se ha pasado a la red para lo que se ha creado un blog que permite a la comunidad educativa contar lo que se hace. Con el tiempo son los propios alumnos los que escriben las entradas del blog, elaboran PPT con  los pasos de las recetas o pequeños vídeos.

Poco a poco, en el blog se añaden entradas sobre otros aspectos como teatro. La utilización del blog ha supuesto un avance en la motivación del alumnado porque otras personas conocen lo que hacen y lo comentan con ellos.

Bilboko Calasancio-Escolapios Ikastetxeak aurkeztutako esperientzia da honako hau.

Ikastetxe honek ikasle asko dauzka eta haien artean Hezkuntza Premia Bereziak dituztenak. Hori dela eta, ikasle horientzako bide berriak bilatzeko  asmoz, ohiko ikaste sistemaren bidez egiten ez ziren jarduerak eta ekintzak proposatu nahi izan dituzte irakasleek.

Helburu didaktiko gisa sukaldaritzari lotutako prozedura batzuk, eduki matematikoak, irakurtzeko eta idazteko hainbat prozedura, gizarte abileziak… aukeratu dira.

Lehenengo eta behin, ikasleak kalera atera behar dira eta erosketak egin. Eduki asko lantzen dituzte jarduera horrekin. Gero, sukalde-errezetak idatzi, sukaldean aritu eta azkenik, dena txukun eta garbi utzi.

Ondoren, ikasleak sukaldetik sarera pasatu dira eta blog bat sortu dute, egin eta egiten dutena denei kontatzeko. Esperientzia kontatu, sarrerak (post-ak ) idatzi, aurkezpenak prestatu eta bideo laburrak ere egiten ausartu dira. Pixkanaka-pixkanaka, beste gai batzuk ere gehituz joan dira blogean.

Blogaren bidez ikasleen motibazioa handitu egin da, egiten dutena ezagutzera ematen dutelako eta beste batzuekin komentatzeko eta partekatzeko aukera dutelako.

Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

Lan tresna digitalen erabilera teknologia ikasgaian

Experiencia presentada por Ibon Burgoa de Bihotz Gaztea Ikastola de Santurtzi.

Este centro es un centro piloto para el programa Ikasiz de la Federeación de Ikastolas. Ser un centro piloto ofrecía posibilidad de contar con la plataforma Moodle para crear cursos y además con una cuenta de Google Apps.

Para desarrollar la asignatura de Tecnología se utiliza el Moodle. En esta plataforma se proponen las tareas quese desarrollan ya que en la materia se trabaja según el metodo de trabajo por proyectos.

Los ejercicios se corrigen de manera on line de manera que todo el alumnado puede ver sus trabajos y los de los demás lo cual incide de manera favorable en su aprendizaje.

En cuanto a Google Apps se utilizan diferentes aplicaciones. Google Sites les ofrece la posibilidad de escribir los informes de sus proyectos. Estos sites que son individuales se comparten posteriormente entre todos para poder ver todos los trabajos de los demás.

El Docs se utiliza para poder realizar de manera compartida y en casa toda la documentación que lleva aneja la elaboración del proyecto.  La asignatura sólo tiene dos horas semanales por lo que estas herramientas permiten aligerar determinados trabajos y dedicar las horas presenciales a la construcción de los proyectos. También se utilizan los formularios para la evaluación.

Trabajar en red permite romper las fronteras espacio temporales. Se puede aprender en cualquier momento y lugar. Facilita el control del trabajo de los alumnos que queda registrado en el Moodle. También el trabajo colaborativo así como las tareas de autoevaluación y de coevaluación.

Algunos aspectos problemáticos como los filtros de Google, la administración del moodle…

Ideas para el futuro: la utilización de Evalcomix, de Mahara…

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolako Ibon Burgoa irakasleak aurkeztutako esperientzia da. Ikastola hori Ikastolen Elkarteko IKASIZ programarako zentro pilotoa da. Horregatik, ikastaroak sortzeko Moodle plataforma  eta Google Aps kontua dauzkate.

Teknologia irakasgaian Moodle erabiltzen da, bertan proposatzen zaizkie jarduerak ikasleei eta lana proiektuen bidezko  metodologiaren arabera antolatzen da. Ariketak online zuzentzen dira eta ikasle guztiek besteen lana ikusteko aukera dute.  Honek eragin positiboa dauka ikaskide guztien ikaste prozesurako.

Bestalde, Google Apps kontuak hainbat tresna erabiltzeko aukera ematen du. Google Sites gunean, esaterako, proiektuen informeak idazten dituzte ikasleek. Sitesak banakakoak diren arren, denen artean konpartitzen dira. Goolge Docs aplikazioa, berriz, proiektu batean burutu behar den dokumentazio guztia etxean eta modu partekatuan egiteko  erabiltzen da.

Irakasgaia bi ordukoa izanik, tresna horiei esker lana erraztu egiten da eta ikastolako orduak proiektuak gauzatzako ematen dira.  Ebaluaziorako formularioak ere egiten dira.

Sarean lan egiteak leku eta denbora mugak apurtzen ditu; izan ere, edonon ikas daiteke.  Tresna hauek lanaren kontrola errazten dute eta lan kooperatiboa, ko-ebaluazio eta auto-ebaluazio jarduerak bultzatzen dituzte.

Hala ere, arazoak ere sortzen dira: Googleren filtroak, Moodleren administrazioa…

Etorkizunerako ideiak: Evalcomix erabiltzea, Mahara…



Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados

Cuadernos disitales

Experiencia presentada por Aster Navas del IES Abadiño.

El cuaderno de papel, hoy en día, se quedan un poco limitado porque los alumnos ya elaboran muchos textos multimedias. Por ello, el Google Sites puede sustituirlo con muchas ventajas ya que permite crear y compartir este tipo de trabajos multimodales de los alumnos.

A partir de la propuesta de diferentes actividades, los alumnos crean sus tareas y las cuelgan en el Sites que admite vídeo, imagen, sonido, etc.

A partir de una cuenta de Google se han ido dando diferentes pasos e incorporando herramientas TIC para enriquecer el proceso de aprendizaje.  El proceso de trabajo se realiza de manera online y los alumnos presentan sus tareas por correo o en Sites.

También se revela este cuaderno digital muy útil para realizar la evaluación del profesor que tiene que revisar los Sites individuales según se van actualizando. También se utilizan formularios para realizar la autoevaluación.

Abadiño BHIko Aster Navasek aurkeztutako esperientzia da ‘Cuardenos disitales’ izenburuko (‘sites’ gunearekin hitz jokoa eginez) proposamen didaktiko hau.

Egun, paperezko koadernoa mugatua suertatzen zaigu,  ikasleek testu multimedia asko garatzen dituztelako. Horren ondorioz,  “Google Sites” tresnak  abantaila asko ditu testu multimediak sortu eta konpartitzeko.

Proposamen didaktiko honetan ikasleek burutu behar dituzten jardueretan, Google Sitesean eskegitzen dituzte bideoak, audioak, irudiak… Gmail kontu batetik abiatuta, pausurik pausu, hainbat tresna digital erabiltzen dira ikasketa prozesua aberasteko. Lan prozesua on line egiten da.

Irakaslearen lanari begira, oso aukera ona da ebaluazioa egiteko orduan, jarduerak eta atazak egin ahala errebisatzen baitira. Autoebaluaziorako formularioak oso interesgarriak dira.



Publicado en Komunikazioak | Comentarios desactivados