Lankidetza proiektu telematikoa ZER DA?
Jarduera multzoa da, web orrialde gisa internet-etik irisgarri, eduki kurrikalarrekin, diziplinarteko edo modu globalizatuan, ikasleen interesgune baten inguruan, ikastetxeen arteko lankidetza jarduera telematikoak ahalbidetzen dituena.
Lankidetza-diziplinarteko proiektu telematikoek irakas-ikasteko eredu soziokonstruktibistarekin bat egin nahi dute eta euren oinarria lan proiektuen sisteman (Freinet, Dewey…) datza. Egun, internetek eta IKTak berariazko indarra ematen die proiektu horiei eskola mundura zabalduz eta itsasbete informaziora irekiz.
Lankidetza proiektu MOTAK (J. Harris) :
• Komunikazioa eta elkarrekintza (posta, txat, foroak, bloga) helburu dituzten proiektuak.
• Gai baten inguruko ikerketa eta informazio antolaketa bilatzen dituzten proiektuak, ikastetxeetako ikasleen elkarrekintzan oinarritzen dira.
• Arazo globalei aurre egiteko irtenbideak lankidetzatik ematea bilatzen dituzten proiektuak.
NOLA hasi proiektu batean?
1. Ikasleei proposatu proiektu batean parte hartzea.
2. Ikastaldearantzako programazioa prestatu eta bestearekin adostu, planifikatu eta curriculman txertatu.
3. Ikastalderako Jarduerak: aukeratu, aztertu, antolatu, debatitu, zer jakin nahi dugu, zirriborroak eta erabakiak hartu.
4. Jarduera telematikoak ordenagailuan: interneten informazioa bilatu (gidaturik), foroak, posta eta materialak ekoiztu (informatika gelan edota ikasgelan).
5. Ebaluazioa: lortutako ikaskuntzak…
6. Amaierako jarduerak: topaketak, topaketa telematikoak (foroa, txata, bideokonferentzia)
Proiektu telematikoan ikaskuntza helburuak uztartu egiten dira ikasleen interesguneekin, IKTak txertatuz curriculum ikuspegi global horretan.
Aukeratzeko irizpideak:
• Balioak, autoestimua… lantzea bada helburua, harreman interpertsonalak eta talde lana indartuko dituen proiektua aukeratuko dugu.
• Helburua informazioa aztertzen trebatzea bada proiektua arazo-problema bati elkarlanez emandako irtenbidea bilatzearena izango da, ikerketa eta komunikazioa sustatuz.
• Ikasleen Idazketa prozesua indartzea bada helburua, bada proiektuan ikasleen elkarrekintza, lan partekatzea … bilatu beharko dugu.
• Oinarrizko gaitasunak garatzea bada helburua diziplinarteko proiektua aukeratu beharko dugu, ikasleen interesgunea lantzeko, irakasgai guztietatik …
NONDIK hasi?
Proposamen batzuk:
PELUTXEAK proiektua Haur Hezkuntzako 5 urtekoentzat.
ASMAKILO proiektua Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
Euskadin Zehar Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
eTwinning Europako maila guztietako beste ikastalde batzuekin HH-LH-DBH.
NI KAZETARI egunkari digitala DBH eta Batxilergoan.

lankidetza20@gmail.com




