SAREAN LAN EGITEN, sareari esker garapen profesionala sustatzen

Aurreko mendearen hasieran maisu-maistren lanaren ezaugarri nagusia bakardadea zen: eskola batean, irakaslea bere ikasleekin. Irakaslearen jakinduria eta hainbat liburu ardatza ziren.

Mende honen hasieran, interneten bilakaerari esker, mundu txiki horren lehioak irekitzen hasi ziren, aire freskua sartzen utzi genuen irakasleok. Lehen urratsetan, informazioa eskuratzea zen nabigatzeko arrazoia. Gaur eguneko web 2.0 (gizakiok eraikitzen dugun gunea) garatzearekin batera eta gizarte sareak sortzeko teknologiari esker, ezagutza jaso eta sortzeko aukera paregabea izaten dugu.

Irudiaren jatorria

Sareen jatorria askoren gogoetan eta irakasleen elkarlana (=kooperazioa) sustatzeko asmoan datza. Teknologiak erraztu du bidea, lanabesak eman dizkigu. Baina, momentu honetan, teknologiak ez ditu sareak bultzatzen, egunero erabiltzen ditugunok baizik. Esan dezakegu sarean dagoela berriztatzeko “olatu” geldiezina.

Ez dago atzera joaterik. Baina aurrera joateko guztion ekarpenak beharrezkoak dira.

Sareen bidez:

  • Garapen profesionala sustatzen da.
  • Elkar hizketak sortzen dira. Ideiak eta ezagutzak handi, koherenteago eta distiratsu bihurtuz.
  • Eskola eralda daiteke, gizarteratzen eta dituen hormak apurtzen.
  • Ikasleen oraina bermatzen da. Guk, jardunbide egokien eredu garen neurrian,  erabiltzaile hezituak izaten lagunduko ditugu.
  • Askotan somatzen dugun inmobilismoa birrin dezakegu (sistemak eredu berria behar du).

Sareetan, hitza errealitate bilakatuz, kooperazioa gauzatzen da. Elkarlanean aritze hori partekatzean eta gure banakotasuna bigarren plano batean jartzean sustatzen da, helburu komun baten zerbitzuaren menpe.
Sareek poztasuna eta ongizate profesionala ahalbidetu ditzakete. Eta ongizate horrek gure egunerokotasunean eragin handia izan dezake, ikasleekin gaudenean baita gure lankideekin lan egitean ere.

Horizontalak dira, ierarkiarik gabekoak. Agian, hori dela eta, gure lan eremuan kostatu ohi da ezartzea baita kudeatzea ere. Baina, ezinbestekoa da horri ekitea.

lanabesak

Irudiaren jatorria

Zergatik?. Erantzuna eman beharrean nahiago dut irakurleak pentsatzea zenbatetan sentitu den bakardean, zenbatetan ez duen hazteko aukerarik somatu inguru profesionalean eta, ondorioz, burnout delako sindromea nabaritu egin duen.

Beste arrazoi anitz (askoz baikorragoak ) izan ditzakezu sareetan hasteko eta kemena berreskuratzeko .
Konbentzituta? Baiezkoan, lehenengoz irakurri “bidaia-orri” hau. Ondoren, nahi izanez gero, ondoko lerroak ere erabilgarriak izan daitezke. Sartu interneten eta hasi zure identitate digitala (eta profesionala) garatzen :

  • Facebook-en, Ning-en, Linkedln-en eta mota horretako sare profesionaletan izena eman. Esan nor zaren, zertan egiten duzun lan eta zer espero duzun. Aholku bat: zaren modukoa agertu, ez ezizenik ez maskararik. Arrazoi beragatik ez jarraitu identifikatzen ez denari.
  • Irakurri erreferentziazko blogak, zure esparruaren arabera, eta aukeratu zure informazioarako iturriak. Iruzkinak utzi (zeure burua identifikatzen) eta eskaini zure burua, zalantzarik gabe, bat egiten duzun proiektu horretan. Aurreko artikulu batean Euskadin dauden hainbat proiektu telematikoen berri jaso duzue.
  • Ireki kontuak Slideshare-n, Scribd-en, Youtube-n … eta gorde itzazu gustuko hitzaldiak, aurkezpenak… ideiak azken finean. Ez ahaztu zure ikasleen ekoizpenak eta zure materialak ere hantxe uzten. Horrela, berehala aurkituko zaituzte zure pareko irakasle kideek.
  • Topaketetan, jardunaldietan parte hartu, kontatuak egin. Ezin baduzu bertaratu, erabili twitter (horretarako, jakina, kontua ireki). Irakurri informazioa biltzen ohi duen bloga edo gunea.
  • Jarri sarean zure ideiak, pentsamenduak, materialak… Jasoko duzuna horren truke harrituko zaitu. “Zenbat eta gehiago utzi sarean, orduan eta gehiago jaso
  • Ikasblogak 2011 jardunaldian egongo diren irakasleekin hitz egin, harremanetan jarri.
  • Pentsamendu sareatua hasi izaten: behar duzuna han dago, ikasleek behar dutena ere.
  • Ibilbidean  laguntzeko prest egon daitekeen lankidea bilatu.

Sareak sortzen dira nonnahi, erakundeetatik at. Horrek pentsarazi behar digu. Ez al gaude aukera paregabea galtzen horren motorra, eragilea izateko? Bestalde, berritzeguneetako sare eraginkorrek ez lukete lagunduko gure eginkizunak betetzen?

Berritzeguneetatik, ikastetxeetatik, administraziotik… sareak ahalbidetu, sortu, sustatu eta dinamizatzeko premia larria dugu, nire ustez. Berritzeguneetako ahokulari askok badute bere profila sarean, baita materialak, hausnarketak eta abarrak ere. Ikastetxeetako irakasleen proiektuen, ideien, lanen, iritzien eta zalantzen partekatze horren optimizaziorako tresnak baditugu. Zer nolako errola izan dezakete berritzeguneek? Fernando Trujillok duen artikulu honetan horren inguruko ideiak aurki daitezke.

Proposamena hauxe da: “berezitu“ beharrean, indarrak batu, horizontalean, ierarkiarik  gabe. Hezkuntzako berritze-prozesuetan parte hartzen ditugun guztiak kontaktuan jarri, ilunpean dauden irakasleak, esperientziak,  jarduera eredugarriak agerian ipini, guztion zerbitzura, mota honetako jardunaldietan egiten den bezala. Irakasleen sareak dira, adibidez, Aulablog, Ikasbloggers, Eskola 2.0 (Ning), Espiral, Internet en el aula (Ning)…  Hezkuntza sisteman gauden guztion erronka eta eginkizunak aurrera egiteko lagungarriak izaten dira. Etapa, sare eta espezialitate guztietako lan taldeak daude; formazioa eta aholkulariza ere.

Abiadura handiko garai hauetan ezinbestekoa dugu SAREATZEA, indarrak batzeko eta kalitatea bermatzeko.

Hezkuntza 2.0 erronkari erantzuteko, ikasleei etorkizunik egokiena eskaitzeko, irakasleen PLE-a garatzen laguntzeko, informazio gizartean murgiltzeko, pentsaera kritikoa garatzeko, sareak ez dira, nire ustez, aukeran dugun zerbait. Lan egiteko ezinbesteko guneak bihurtu behar ditugu.

Irakurtzen duzun horrek zer uste duzun jakin nahi genuke.

;)

GAZTELANIAZ

Berta Martínez Pérez
Lehen Hezkuntzako irakaslea. Barakaldoko Berritzegunea.

Esta entrada fue publicada en Garapen profesionala y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Los comentarios están cerrados.