FERNANDO POSADAk, Xixon-Asturiaseko Lehen Hezkuntzako irakasleak, azken bi ikasturte hauetako esperientziak eta hausnarketak utzi dizkigu Jardunaldiko lehenengo agerraldian: “zailtasunak zailtasun Fernando baikor azaldu zaigu Escuela 2.0ren ezarpenaz”.
Hasteko eta behin, zenbait aurrekariz ohartu gaitu:
- Multimedia edukiekin planteamendu konduktibistan erortzeko arriskuaz. Askotan ikasleekin planteatutako hainbat jarduera xume, are eraginkorrago gerta baitaiteke.
- Ikasleen motibazioa ez da agortezina, eskolatik kanpo IKT ohiko erabiltzaileak baitira.
- Kontuz lan-emaitzekin bakarrik arduratzeaz. Garrantzitsuena prozesua baita ez emaitza.
- Gaitasunen arteko gatazka argitzeaz, gaitasun eraginkorrenak aukeratzea hobetsiz.
- Ikaskuntza ereduaren zutabeak gogorarazi dizkigu: ikasle eraikitzalea, autoerregulatua, elkarreragilea eta teknologikoa bultzatu behar baitugu.
- Oinarrizko gaitasunen artean digitala da garrantzitsuenetako bat.
Eskola 2.0 programaren ezarpenaren inguruan (2009) zera azaldu digu,
- ADE, arbel digitala elkarreragileaz ohartu gaitu, irakaslea jaun eta jabe bihurtzeko arriskuaz, ohiko arbelean egin ohi dena errepikatuz.
- Ikasleen minieramangarria etxera eramatearen gorabeherak azaldu dizkigu, eragozpen batzuk izan arren esperientzia arrakastatsua gertatu da familiekin.
- Hezkuntza baliabide biltokiak: ugariak dira baina irakasleei lan handia ematen die aukeratzeko orduan.
- Liburu digitala: oraindik hobetzeko asko falta da.
- Hezkuntza softwarea: aukeran, software sortzaileari ekin beharko genioke. Hau ez da berez, heziketarako diseinatua, baina izugarri lagunduko digu jarduera eraikitzaileak zein sortzaileak burutzeko; eta jakina software librea hobetsiko dugu. Besteak beste, hau erabiltzen ari da ikasleekin: Libreoffice, Adobe Reader X, PicPick (pantaila atzeman), Audacity, Freemind (mapa mentalak),GIMP, Scribus, Movie Maker…. eta ordenagailuak kontrolatzeko Deep Freeze (ekipoak kongelatzeko) ClamWin (antibirusa), Ninja PenDisk (antispam USB), iTALC (erremoto), DropBox (fitxategia)…
- Metodologian: IKTak koaderno analogikoekin konbinatzea (%50), ataza esanguratsuak burutzea, prozesuei ematea garrantzia, ebaluazio eta zuzenketa eraginkorrak planteatzea, internetaren erabilpenean printzipio kritikoak gailentzea …
- Irakasleen prestakuntzan: irakasleak animatu eta konbentzitu, aspaldiko hutsune didaktikoak azalduko baitira sarritan; prestakuntza ibilbideak diseinatu irakasle abaniko osoa hartuz, berriztapen hutsean gehiegi erori gabe honek irakasle hasi berriak uxatzen baititu ..
Etorkizunari begira hausnarketa hauek utzi dizkigu. Escuela 2.0 programak:
- Azpiegituren hobekuntza ekarri du.
- Ikasleen gaitasun digitala jorratzeko aukera eman du.
- Krisi garaian bizi garenez, programa bukatzeko zorian legoke. Baina, IKTen integrazioa geldiezina da. Beraz, ikastetxeek aprobetxatu behar dute urte hauek euren IKT proiektuak sendotzeko.
- Aukeran, LH 4. mailako ikasleekin hastea hobetsi du.
- Elearning aldeko apustua ere egin du.
- Komunikazio bideak sakontzearen alde ere egin du, web sozialaren ildotik.
- Ebaluazio-sustapenean oinarrizko gaitasunekiko IKTen eragina azpimarratu du .
- Azkenik, ikasleekin lan berriak planteatzeko eta gelan beste modu batera lan egiteko gonbitea luzatu digu.
ESKERRIK ASKO Fernando.
Fernando Posadaren bloga canaltic.com





